
Kaixo Mallabia!
Ni Unai deitzen naiz eta 12 urte ditut, oso alaia naiz.Nire ikastola Mendiola da eta 6. mailan nago.Nire tutorea Larratz da.Kamixeta beltza daukat eta ile motza, erdian nago eta ez nago makurtuta. Eskolan gustura nago baina datorren urtean institutora joango naiz.Ea asmatzen duzuen non nagoen.
Kaixo:
Ni Jaione naiz 11 urte ditut eta 6. mailan nago. Ile luzea eta marroia daukat.
Begi marroiak ditut. Kamiseta berdea dut eta galtza urdinak. 2. filan nago.
Erdian nago,Izaskunen ondoan. Kurtso honetan lagun gehiago egin nahi ditut.
Kaixo:
Ni Nerea naiz eta 6. mailan nago. 11 urte ditut eta nire urtebetetzea otsailaren 3an da. Ile marroia daukat eta begi marroiak ditut. Altua naiz. Argazkian, zutik nago. Txandal grisa daukat eta ilea diadema batekin daukat. Santosen atzean nago eta Jose Ramonen ondoan. Ezkerrean nago. Plastika gustatzen zait, baina Matematika ez. Oso kirolari txarra naiz. Nire asmoa urte honetan ondo pasatzea da.
Kaixo:
Ni Miguel naiz, 6. mailadago, ilea beltza daukat eta futbola asko gustatzen zait, lagun asko egin eta nota onak ateratzea da nire aurtengo asmoa. Izaskunen atzean nago.
Kaixo:
Ni Alexandru naiz, 6. mailan nago, 11 urte ditut, niki urdina eta txuria daukat, mutila naiz eta praka marroiak dauzkat, argazkian eskuinean nago, seguro ni aurkitzen nauzuela. Nire kurtso honetako nahiak dira: ondo pasatzea eta kurtsoa aprobatzea. agur eta ondo pasa.
Kaixo:
Ni Jon naiz.11 urte ditut.Mendiola eskolara juaten naiz . Eta 6. maila nago. Ni ez naiz oso altua. Alaia naiz. Bidiebietan bizi naiz . Kamiseta marroia bat eramaten dut . Eta Beñaten eta Unairen ondoan nago. Zutik nago . Erditik ezkerraldera nago. Ilea marroia daukat eta begiak ere marroiak dauzkat.
Nire kurtso honetako nahiak dira lagun onak mantentzea eta 6. maila aprobatzea
kaixo:
Ni Izaskun naiz 13 urte daukat eta 6. mailan nago.Oso baxua naiz, ile marroia
daukat eta motza ere bai. Kamiseta grisa daukat. Zutik nago eta erdian nago .
Jaioneren ondoan nago. Espero det lagun gehiago egitea.Espero det ni nor naizen asmatzea.
Kaixo:
Ni Beñat naiz, 11 ute ditut eta 6. mailan nago. Kamiseta marradunarekin nago.
Ile marroia eta oso luzea dut. Zutik nago Unaien eta Jonen ondoan nago.
Asko gustatzen zait futbola. Nire kurtso honetako asmoa da lagunekin egotea.
Kaixo
Ni Nacho naiz, 10 urte ditut eta 5. mailan nago. Ilea marroia daukat. Alaia naiz.Futbola asko gustatzen zait. Manga motza daukat eta argazkian behean nago, ezkerraldean.
Kaixo:
Ni Santos naiz, 10 urte ditut eta 5. maila nago. Ile beltza daukat. Ezker aldean nago Nerearen azpian. Kamiseta urdina daukat. Nachoren ondoan nago. Espero dut lagun gehiago egitera. Espero dut asmatzera ni zein naizen.
Kaixo :
Ni Veronica naiz eta 6. mailan nago .
Eskubi aldean nago . Beltzarana naiz eta ile luzea daukat . Kamiseta txuri beltza daukat eta praka bakeroak dauzkat.
Ni Andere naiz eta 5. mailan nago.
Altua naiz baina argazkian makurtuta ateratzen naiz.
Ile marroia eta luzea dut.Kamiseta berdea eta galtza txuriak ditut.
Ikasturte honetako asmoa da lagun gehiago egitea.
Ni Ricardo naiz eta 6. maila nago.
Altua naiz eta ile motza daukat.
Zutik nago, Unairen ondoan nago, hurrengo urtean
Istitutora juango naiz.
Erdian baina atzean nago, zutik.
Ea asmatzen duzun nor naizen.
Nik kamiseta naranja dut eta Marouf deitzen naiz.
5. mailan nago.
Ni erdian nago eta makurtuta nago.
Kaixo:
Ni kim naiz, 5. mailan nago. Ile beltza daukat eta beltzarana naiz.Kamiseta arrosa daukat, galtza beltzak ditut eta makurtuta nago eta eskubialdean nago.Alaia naiz.Pista gehiago emango dizkuzuet, ile kixkurra daukat eta argala naiz.
Kaixo:
Ni Lorena naiz .6 mailan nago, eskubialdean nago Veronicaren ondoan nago. Ile luzea daukat eta marroia.Begian berde kolorekoak dauzkat , kamiseta urdina da, eta praka bakeroak ditut.
kaixo:
Ni Mireia naiz 6. maila nago . Ile Marroia daukat. Jantzita kamiseta berdea daukat eta betaurrekoak dauzkat. Miguelen ondean nago.
1 comentario:
Kaixo MendioLako ikasle eta andereñoari:
Gu Ane eta June gara eta zuekin harremanetan egotea nahi dugu.
Aurten zuek, guk egindako aurkezpena egin duzue eta oso polita geratu zaizue. Galdera bat daukagu zuentzat:
- 6.mailakoak joango zarete Kells Collegera (ingleseko kanpamentura)?
Erantzun mesedez. Bueno ondo pasa eta bisitatu gure eskolako bloga:
http://mallabikoeskola.blogspot.com
AGUR!!!!!!!
Publicar un comentario